XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Plangintza oneik arazo bat daukie: maileguz artzen diran berbak itz barriak sortzeko iztegia aberasteko eta beste izkuntza barruko eta izkuntza arteko garbizalekeri forma batzuetarako sartu bear litzakez bide onetan bai ala ez?.

Ikusi oni buruz A3 berago.

Linguistikaren barruan dagozan plangintzak.

A) Iztegia
1. Iztegia aberastu
a) Erabaki sistematikoak artu bearra (sortzaile diran joerak artu).

b) Plangintza praktikoa (informasinoa daukien itzak artu).

2. Iztegia estandar biurtu
a) Iztegi teknikoa.

b) Iztegi ez teknikoa (itz barriak eta itz zarrak).

e) Iztegi dialektalak.

3. Soziosemantika iztegia geitzeko iturriei buruz erabakiak.

a) Atzerriko iztegiak iturritzat artzetik izkuntza bagoitzeko iztegi jatorra artzera aldatu.

b) Ornidutako itzak edo maileguz artutako itzak berbetaren beraren forma zarretatik artu.

e) Ornidutako itzak dialektoetatik artu.

d) Erakartze loturekaz alkartuta dagozan izkuntza biren artean batak bestearengandik iztegia egokitu.

e) Iztegi arrunta eta zatarra sartzeko almena.

B) Egiturak
1. Fonologia.
2. Morfologia.
3. Joskera.

C) Estiloa.

1. Oiturazko estilotik europatar estilo baterantza jo.